XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FANCHOU - Ez zaude zu sekula gauzean.

LIRAREN AHOTSA - Asi zaite gainera insultatzen.

FANCHOU - Ez, bihotz! (Tarte bat. Setatsu) Ba, andre panpox guzik maiteñoak izaten dituzte.

- (Tarte bat) Ez didazu inoiz lagundu nahi izan.

- Erazten zaitudanean lagunek akariziatzeko, beti arpegi txarra jartzen dezu.

LIRAREN AHOTSA - Konstipa egiten bai naiz.

FANCHOU - Zuk danerako badezu aitzakirik.

LIRAREN AHOTSA. Ez dezu zerorrentzako baizik pentsatzen; egoista aundi bat zera.

FANCHOU - Baino nik ori zugatik egiten det.

- (Poz itsuran: idea on bat) Gaur edo bihar zure oroipenak idatzi ahal izango zenituzke.

LIRAREN AHOTSA - Ay! (Tarte bat) Goitik arri egiten berriz ere asi du.

- (Aieneka) Ezin mugitu ditut ankak.

FANCHOU - Egizu ahalegin bat.

LIRAREN AHOTSA intziraka - Lurpean daude.

FANCHOU - Gauzak benetan oso itsusi jartzen ari dira.

LIRAREN AHOTSA - Ori bakarrik bururatzen zaizu.

- Ez zaizu inoiz nitaz ajola izan.

FANCHOU - Bazeneki ze nazka ematen didan.

- (Bat batean) Nik negar egitea nahi al dezu?.

LIRAREN AHOTSA - Ikusten zaitut: berriz ere ilea artuko didazu.

FANCHOU - Ez, ikusiko dezu; nahi dedanean benetan egiten det negar.

LIRAREN AHOTSA - Ezagutzen zaitut; berdin zaizu ni ilda ere.